Politika -

Subiranotasun adierazpena

Ezber abertzaleak erabakitzeko eskubiderako 'bide orria' nahi du

Pernando Barrenaren hitzetan, Katalunian erabakitakoa "euskal egoerari aplikatzeko modukoa da", eta euskal alderdiek 'ekimena kontuan hartu beharko lukete'.

Pernando Barrenak Kataluniaren ekimena 'kontuan hartzeko' eskatu die euskal alderdiei. Efe.
Pernando Barrenak Kataluniaren ekimena 'kontuan hartzeko' eskatu die euskal alderdiei. Efe.
Pernando Barrenak Kataluniaren ekimena 'kontuan hartzeko' eskatu die euskal alderdiei. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalearen arabera, Kataluniako adierazpen subiranista "norabide onean doa" eta EAJri, Geroa Bairi eta eragile sozial eta sindikal abertzaleei "bide orri bat" adosteko deia egin die, "erabakitzeko eskubidea gauzatzeko".

Proposamena Pernando Barrenak egin du Donostian emandako prentsaurrekoan. Barrenaren ustez, Kataluniako Parlamentuak onartutako adierazpena "historikoa da, eta balio politiko handia du", "kataluniako gizarteak hasitako subiranotasun-prozesuan aurrera pauso handia delako".

Ezker abertzaleko ordezkariaren iritziz, Katalunian onartutako adierazpenari "nekez egin dakioke objekziorik" nahiz eta bakoitzaren ideologia politikoa oso ezberdina izan. Izan ere, Barrenaren hitzetan, testuak "ez du proiektu politiko jakin bat ezartzen, erabakitzeko eskubidearen bidean lehen pausoa baino ez da".

"Kontuan izateko ekimena"

Barrenak Kataluniako bandera independentistaren ondoan eman du prentsaurrekoa, eta Katalunian onartutako adierazpena "euskal egoerari aplikatzeko modukoa" dela ziurtatu du. Ondorioz, euskal alderdiei adierazpena "kontuan edukitzeko" eskatu die.

EH Bilduk Legebiltzarrean antzeko adierazpena aurkezteko aukeraz galdetuta, proposamena "alderdi bakoitzaren proiektu politikoaz haratago" doan egoera dela esan du, eta "edozein ekimen adostasunean oinarritzearen alde" agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea