Politika -
Bilera
Europar Batasuneko enbaxadoreei asmo ekonomikoa azaldu die Urkulluk
Lehendakariak Jaurlaritzaren proiektu ekonomikoak azaldu dizkie ekonomia suspertzeko helburuarekin.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak hazkunde ekonomikorako Jaurlaritzak dituen asmo ekonomikoak azaldu dizkie Europar Batasuneko enbaxadoreei.
Esloveniak Espainian duen enbaxadak antolaturiko topaketa izan da eta Europar Batasuneko 27 herrialdeetako enbaxadoreak hartu dute parte.
Bertara lehendakaria gonbidatu dute, eta Jaurlaritzako iturrien arabera, Urkulluk EAEko egoera ekonomikoa eta politikoa azaldu du. Gainera, hazkunde ekonomikorako Jaurlaritzak dituen asmoak iragarri ditu.
Bilerara Marian Elorza Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako idazkari orokorra ere joan da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea