Politika -

Auzitegi Nazionalak

Inaxio Uria hiltzeagatik akusatuta daudenen aurkako epaiketa hasiko da

60 urteko espetxealdi eskaera egingo dute Manex Castro Zabaletarentzat, Inaxio Uria enpresagizona ustez hiltzea leporatuta.

Inaxio Uriaren hilketaren hirugarren urteurrenean egindako omenaldia. EITB
Inaxio Uriaren hilketaren hirugarren urteurrenean egindako omenaldia.
Inaxio Uriaren hilketaren hirugarren urteurrenean egindako omenaldia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalak 60 urteko espetxe zigorra  eskatuko du Manex Castro Zabaletarentzat, 2008. urtean Inaxio Uria enpresaburua ustez hiltzeagatik.

Auzitegi Nazionalak astelehenean hasiko du epaiketa. Akusatua Asti taldearen parte zen Fiskaltzaren txostenaren arabera. Halaber, hainbat laguntzaile izan zituela ondorioztatu du Fiskaltzak, horien artean, Iraitz Santa Cruz. Azken hau ere astelehenean epaituko dute eta Ministerio Publikoak 10 urteko espetxe zigorra eskatuko du talde armatuan kolaboratzea egotzita.

Taldeak Iraitz Santa Cruzek emandako kotxe bat erabili zuen txostenaren arabera. Bertan Debara joan ziren eta pistola batekin mehatxu eginda, beste ibilgailu bat lapurtu zuten. Jabea lehen autoan sartzera behartu zuten eta lapurtutako kotxearekin Azpeitira joan ziren.

Bertan, biktima topatu eta taldeko kide batek hiru tiro eman zizkion. Laguntzaileek kotxean itxaron zuten eta tiroketaren ostean, ihes egin zuten. Geroago, su eman zioten lapurtutako kotxeari.

Fiskalak talde armatuko kide izateagatik, bidegabe pertsona bat hartzeagatik, lapurretagatik, hilketagatik eta kalte terroristak eragiteagatik epaituko du Castro. Santa Cruzi talde terroristan laguntzea egotziko diote.

29 urteko espetxe zigor eskaera Txapoterentzat

Bestalde, Francisco Garcia Gaztelu "Txapote" ETAko buruzagiaren aurkako beste epaiketa bat hasiko da bihar Auzitegi Nazionalean, oraingoan, "Ituren" taldea gidatzeagatik eta Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusi ohia hiltzea agintzeagatik. Hori dela eta, 29 urteko espetxe zigor eskaera egingo dute.

"Txapotek" dagoeneko 300 urte baino gehiagoko zigorrak ditu, eta Cristina Goirizelaia ustezko laguntzailearekin batera epaituko dute. Azken honentzat 15 urteko espetxealdia eskatuko du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea