Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Arriola: 'PSE-EEk ez du ongizatearen gizartea desegiten lagunduko'

Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia prest agertu da EAJrekin Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen gainean hitz egiteko.

Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia, Radio Euskadin.
Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia, Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak jakinarazi duenez, bere alderdia prest dago EAJrekin Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen gainean hitz egiteko. Hala ere, argi utzi du ez dutela ongizate gizartea desegiten lagunduko.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, hitz egiten hasi aurretik Eusko Jaurlaritzak nolako aurrekontuak aurkezten dituzten ikusi nahi dute. "PSE-EEk ez du boterean zegoela egin ez zuena egin behar. Gobernuan egon ginenean zerbitzu publikoak eta ongizate gizartea sostengatzeko gai izan ginen, beraz, oposizioan ez dugu horiek desegiten lagunduko", gaineratu du.

Erreforma fiskala ere izan du hizpide eta, aurrekontuen gaian gertatu bezala, jeltzaleek proposatzen dutenaren zain daudela adierazi du. "Denok dakigu erreforma fiskala beharrezkoa dela ongizate gizarteari eusteko. Inoiz ez da berandu, baina EAJk zer proposatzen duen ikusi nahi dugu. Oposizioan jarrera txarra izan dutela onartzea ere ona litzateke", gaineratu du.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak egindako proposamena gogor kritikatu du: "Jose Luis Bilbaoren proposamenak txiste makabro bat dirudi; behiak esne gehiago ez zuela zioen lehen, eta orain badirudi esne gehiago zuela gordeta".

Ukatu egin du Gipuzkoan Bildurekin itun egonkorra bilatzen aritzea; "Ezberdintasun asko ditugu Bildurekin, lurraldearen helburu estrategikoen gainean, esaterako, iritzi ezberdina dugu. Hala ere, oraindik demokraziako joko-arauak onartu behar dituzte". Kritikak ere egin ditu Iñaki Arriolak: "Bilduri ez zaio axola Batzar Nagusiek diotena, eta batzarkideek diotena kontuan izan gabe beren proposamenekin aurrera egiten dute".

Jonan Fernandezen izendapenaren harira ondorengoa esan du Iñaki Arriolak: "Pertsonak epaitzeko egiten dutena hartu behar da kontuan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza berriak EAE Euskal sozialistak Eguneko albisteak Albisteak Irratia euskaraz Irrati programazioa EAEko Aurrekontuak