Politika -

Auzitegi Nazionala

Uria hil zutenean lanean zegoela esan du haren ustezko hiltzaileak

Akusatuaren hitzak berretsi dituzte lorategiak zaintzeaz arduratzen den enpresako bazkideak eta langile batek.

Argazkia: EITB
Inaxio Uriaren hilketa argitzeko epaiketa hasi da

1:05

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan hasi da Auzitegi Nazionalean Manex Castro eta Iraitz Santa Cruzen kontrako epaiketa, Inaxio Uria enpresaburuaren hilketaren harira. Akusatuek hilketan parte hartu izana ukatu dute. Manex Castrok adierazi duenez, Uria hil zutenean Villabonako lorezaintza enpresa batean ari zen lanean, eta irratiaren bidez jakin zuen albistearen berri.

Inaxio Uria Altuna y Uria enpresako jabea 2008. urteko abenduaren 3an hil zuten Azpeitian, hiru tiro emanda.

Manex Castroren hitzetan, Inaxio Uria hil zuten egunean Villabonako lorezaintza enpresa batean lanean ari zen, eta irrati bidez jakin zuen albistearen berri. "Egun horretan Villabonan nengoen, eta etxe azpian geundela entzun genuen albistea irratian", gaineratu du.

Lorezaintza enpresako bazkideak eta langile batek berretsi egin dituzte Manex Castroren hitzak. Lekukoek adierazi dutenez, laneko harremana zuten akusatuarekin, eta ongi gogoratzen dute Uria hil zuten egunean irratiaren bidez jakin zutela Azpeitian gertaturikoa.

Iraitz Santa Cruzek ukatu egin du ETArekin kolaboratu izana, eta, gidabaimenik ez zuela jakin arren, Beñat Aginagalderi autoa utzi ziola onartu du.

Edozein kasutan, "ez nuen pentsatuko, susmatuko edota imajinatuko" ibilgailua Uriaren atentatuan erabiliko zutenik. "Ez zitzaidan burutik pasa ere egin. Ez nekien Beñatek ETArekin harremanik zuenik hedabideetan ikusi nuen arte", gaineratu du.

Fiskaltzaren eskariak

Fiskaltzak 59 urteko espetxe zigorra eskatu du Manex Castrorentzat, talde terroristako kide izatea, legez kanpoko atxiloketa terrorista, auto bat ostea, hilketa terrorista eta kalte terroristak egitea egotzita.

Iraitz Santa Cruzen kasuan, Ministerio Publikoak 10 urteko zigorra eskatu du, talde terroristarekin kolaboratzea leporatuta.

Akusatuek kalte-ordainak ematea ere eskatu du Ministerio Publikoak; 160.000 eurokoak Uriaren alargunarentzat, eta 240.000 eurokoak seme-alabentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea