Politika -

1990ko atentatu batengatik

Gisasola preskribatzear dagoen delitu batean inputatzea eskatu dute

Otsailaren 5ean polizia nazional baten kontrako atentatu bat preskribatuko den delitu batengatik eskatu du ANko fiskalak epaitzea. ETAko komandoko bi kidek lotu dute Gisasola atentatuarekin.

Gisasola 'Nanclares Bidea' hartu duen presoetako bat da. Irudia: EITB
Gisasola 'Nanclares Bidea' hartu duen presoetako bat da
Gisasola 'Nanclares Bidea' hartu duen presoetako bat da. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiak Carmen Gisasola ETAko kide ohia, damututakoa, eta beste hiru kide inputatzeko eskatu du, 1990ean Igancio Perez Alvarez polizia nazionalaren kontrako atentatuagatik. Auzia itxitzat eman zuten behin-behinean 1993ean, eta datorren asteartean preskribituko da.

El Mundok gaur, ostirala, publikatu duenaren arabera, Ministerio Publikoak auzia berriz zabaltzeko eskatu du, Covite terrorismoaren biktimen euskal erakundeak 2006an emandako zantzu bati esker. Zantzu hori oinarri hartuta, Fiskaltzak txosten bat egiteko eskatu zion Poliziari, atentatuaren egilea nor izan zen argitzeko zantzuak topa zitzaten.

Fiskalak aste honetan jaso du txostena eta, bertan agertzen denez, ‘Txalaparta’ komandoak ustez egin zuen; komando hori Oscar Abad Palaciosek, Jose Ramon Martinez Garciak, Francisco Javier Goitia Elordui ‘Kabi’k eta Nagore Mugika Alvarezek osatzen zuten.

Komando horretako atxilotutako bi kidek atentatuan parte hartu zutela onartu, eta lehergaiak Carmen Gisasolak eta Julian Atxurra Egurola ‘Pototo’k eman zizkitela esan zuten. Hori dela eta, berehala auzia zabaltzeko eta Gisasola, Pototo, Abad eta Martinez ere inputatzeko eskatu du fiskalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea