Politika -

Parot doktrina

Londresek Troitiño Espainiaratzeko baimena eman du

Espainiako Justiziak eskatuta eman du baimena. Troitiñok 24 urteko kartzela-zigorra bete zuen ETAko kidea izateagatik, eta orain 'Parot doktrina' ezarri nahi diote.

Antton Troitiño, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Antton Troitiño, artxiboko irudi batean.
Antton Troitiño, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko epaitegiak Antton Troitiño Espainiaratzeko baimena eman du gaur.

Troitiño 2012an atxilotu zuten Londresen, Espainiako Justiziak hala eskatuta. ETAko kide izateagatik 24 urteko kartzela-zigorra bete ostean, Espainiako Justiziak 'Parot doktrina' ezarri nahi dio zigorra luzatzeko.

Westminsterreko Epaitegiaren ebazpenaren berri izan ostean, defentsa abokatuak Londreseko Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du, eta zazpi eguneko epea du horretarako.

Matthew Ryder abokatuak epaiketan salatu zuenez, Espainiari entregatzeak Europako Giza Eskubideen Ituna urratuko luke, askatasunerako eta segurtasunerako eskubideen eta "kaltea eragiten duten legeen atzeraezintasunaren" ataletan hain zuzen ere.

Bestalde, Jonathan Hall fiskalak, Espainiako Justiziaren izenean, estradizioak Espainiako legedia errespetatzen duela argudiatu zuen.

Trotiño 2011ko apirilean askatu zuten Espainian, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Hala ere, egun batzuk igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak aske uzteko erabakia atzera bota zuen eta Parot doktrina aplikatzeko deitu zuen. Parot doktrinaren arabera, Trotiño 2017ra arte egon beharko luke kartzelan.

Baina Espainiako Justiziak agindua eman zuenerako, Troitiño ihes eginda zegoen. Ondorioz, Espainiak atxilotzeko agindua eman zuen eta Erresuma Batuan harrapatu zuen ekainaren 29an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Parot Doktrina Politika albisteak Espainia argazkiak Presoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Londres