Politika -

Barcenas auzia

Iñigo Urkulluk PPren baitan gertaturikoa argitzeko eskatu du

Salaketak azken muturreraino argitzeko, eta, behin hori eginda, dagozkion erantzukizun guztiak bere gain hartzeko eskatu dio Alderdi Popularrari.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EITB
PPk azalpen garbiak eman behar dituela esan du Urkulluk

0:52

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Barcenas auzia azken muturreraino argitzeko eskatu dio Alderdi Popularrari.

San Telmo museoko "Badu Bada" erakusketa ikusten izan da ostiral honetan lehendakaria, eta irteeran kazetarien galderei erantzun die. Kezka azaldu du Iñigo Urkulluk PPren baitan egon omen diren irregulartasunak direla eta.

Lehendakariaren hitzetan, lehenengo gertaturikoa argitu behar du, eta, behin hori eginda, "dagozkion erantzukizunak hartu behartu ditu bere gain Alderdi Popularrak".

"Alderdi Popularrak berak eman ditzala bere kontuen gaineko argibideak, ondoren gainerako alderdiek azalpen horien gaineko balorazioa egin dezagun", gaineratu du. Horrela, politikagintzari min gehiago egitea eragotziko duela uste du.

Politikagintzari min handia egiten ari zaio auzi hau, Urkulluren ustez, eta, honenbestez, dagozkion ardurak bere gain hartzeko eskatu dio PPri.

PPko kargudun publikoen dimisiorik beharrezko ikusten ote duen galdetuta, bihar Alderdi Popularreko zuzendaritzak egitekoa duen bileraren zain dagoela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea