Politika -

'Tuit' polemikoa

'PSOEk lapurtu eta hil egin du, eta oraindik eredu izan nahi du'

Diego Vivas Toledoko PPko zinegotziak PSOEren aurka Twitterren zabaldutako mezua da. Ondoren, 'tuit'a ezabatu eta barkamena eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diego Vivas Toledoko PPko zinegotziak barkamena eskatu du gaur goizean Twitterren bitartez zabaldutako PSOEren aurkako mezuagatik. "Barkamena eskatu nahi dut lehen botatako zoritxarreko 'tuit'agatik", esan du Vivasek.

"PSOEk lapurtu, bahitu, hil eta hainbat lagun kare bizian lurperatu ditu... Eta oraindik besteentzako eredu izan nahi du", zioen sare sozial horren bitartez PPko zinegotziak zabaldutako mezua. 'Tuit'a goiz osoan ikusgai izan da Twitterren, eta 13:15ak aldera ezabatu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea