Politika -

Barcenas auzia

Barcenas auzian 'koherentzia' izateko eskatu dio Oriol Pujolek PPri

Kataluniako hauteskunde kanpainan CiUko buruzagiak nahastu zituen Poliziaren zirriborro bat agertu zenean egin zuten bezala, exijentzia mailari eusteko eskatu die CDC alderdiko idazkari nagusiak.

Oriol Pujol CDCko idazkari nagusia.
Oriol Pujol CDCko idazkari nagusia.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Pujol CDC alderdiko idazkari nagusiak Barcenas auzian 'koherentzia' izateko eta Kataluniako hauteskunde kanpainan CiUko ordezkariak nahastu zituen informazioa kaleratu zenean erakutsitako exijentzia mailari eusteko eskatu dio Alderdi Popularrari.

"Kanpainan argitaratu ziren informazioekin zorrotzak izan ziren, eta zorroztasun bera aplikatu beharko lukete orain", gaineratu du.

Kataluniako Parlamentuan CiU taldeko presidentea ere badenak PPk Kataluniako hauteskunde kanpainan erakutsitako jarrera izan du hizpide. CiUko buruzagiak zipriztindu zituen Polizia Nazionalaren zirriborro bat argitaratu zuten egunkariek, baina ondoren Polizia Nazionaleko arduradun nagusiak bertan behera utzi zuen zirriborro hori.

"Estatuko hainbat estamenturen aldetik joko zikina egon zela argi gelditu zen", gaineratu du Oriol Pujolek.

CDCko buruzagiak ez du PPren baitan egon omen ziren gansoldaten gainean hitz egin nahi izan, baina gertaturikoa argitzeko eskatu dio Mariano Rajoy popularren presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea