Politika -

Konpromisoa

EH Baik abertzaleen erreferente nagusi izan nahi du Iparraldean

Besteak beste, Euskal Herria nazio gisa aitortzeko eta euskal gatazkaren konponbide demokratikoa bultzatzeko konpromisoa sinatu dute Baionan.

Koalizio ezkertiarraren aurkezpenaren irudia. Argazkia: Franck Dolosor
Koalizio ezkertiarraren aurkezpenaren irudia. Argazkia: Franck Dolosor
Koalizio ezkertiarraren aurkezpenaren irudia. Argazkia: Franck Dolosor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abertzaleen Batasunak, EAk eta ezker abertzaleak EH Bai Ipar Euskal Herriko ezkertiar eta abertzaleen erreferente nagusi bilakatzeko konpromisoa berretsi dute Baionan

"Abertzaleen erreferente nagusi bilakatzeko esparru politiko bateratua" eratzeko akordioa berretsi dute hiru alderdiek eta independenteek.

Legebiltzarreko eta Kantonamendu bozetan ez ezik "egunerokoan tresna" izateko helburua du konpromisoak, "Madrili eta Parisi asmo independentistekin hitz egiteko eta behin betiko erreferente politiko bilakatzeko", adierazi du Peio Etcheverry-Ainchart ABko bozeramaileak.

Lehengo urteko apirilean Irunen sinatu zuten "akordio nazional estrategikorako eskeman" oinarrituta dago. Hala ere, "bakoitzaren ezberdintasun estrategikoei usteko" ez dutela alderdi bateratua osatuko zehaztu dute.

Ekimen honekin, "Euskal Herri Baik Iparraldeko ezkertiar eta abertzaleen erreferente politiko nagusia zian nahi dugu", esan dute.

Bost lehentasun estrategiko zehaztu dituzte, horien artean, Euskal Herria nazio gisa aitortzea, euskal gatazkaren konponbide demokratikoa bultzatzea, euskara eta egoera ekonomiko justua eta berdintasunezkoa garatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak