Politika -
Parot doktrina
Jesus Bollada ETAko presoa, aske 26 urtez espetxean egon ostean
"Parot doktina" ezarri zioten lehen presoetako bat izan zen eta era horretan, ateratzeko eguna 2006an zuen arren, 2017ra atzeratu zuten.
Erredakzioa
Jesus Bollada Alvarez ETAko presoa Albocasser espetxetik atera zen ostegunean, ia 26 urtez espetxean egon ostean, Etxeratek jakinarazi duenez.
Barakaldoko presoari, "Parot doktrina" ezarri zion Auzitegi Nazionalak eta zigorra 2017. urtera arte luzatu zioten.
1987ko urrian atxilotu zuten, eta 30 urteko zigorra ezarri zioten. Aurten, 26 urte beteko zituen espetxean. Hasiera batean espetxetik irteteko eguna 2006ko maiatzaren 20rako bazuen ere, Parot doktrinarekin 2017ra luzatu zuten.
"Oraindik ez dugu bere askatasunaren inguruko zehaztasunik, bere abokatuei oraindik ez baitie epailearen autoa helarazi. Baina, ziurra da Jesus Bollada jada kalean dagoela", adierazi du Etxeratek ohar batean.
Frantziako Poliziak 1987an atxilotu zuen Santi Potros atxiloketaren ostean eta Espainiaren esku utzi zuten. ETAren "Beltza" taldeko kide izatea egotzi zioten eta 1978 eta 1981 urteen artean Bizkaiko ezkerraldean egindako hainbat atentatu leporatu zizkioten.