Politika -
Hausnarketa
Rubalcabak PSOE 'europartzea' eta alderdiaren izena aldatzea nahi du
Europar Batasunari Europako hegoaldeko krisia behingoz kudeatzeko eskatu dio, baina modu ezberdinean, "ez dakigulako egoera luzaroan aguantatzeko gai izango garen".
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak "Europako sozialisten eragina indartzeko" eskaera egin die alderdikidei, eta, horretarako, ezinbestekoa deritzo "subiranotasuna lagatzea", Estatuak Europako erakundeekin egin duen bezala.
Are gehiago, PSOEko liderrak alderdiaren izena aldatzea ere proposatu du: "Europako Sozialisten Alderdia-PSOE" izena hartuta.
Proposamena Joaquin Almunia Europako komisarioarekin eta Harlem Desir eta Antonio Jose Seguro Frantziako eta Portugaleko sozialisten liderrekin egindako eztabaidan iragarri du, PSOEk Europari buruz antolatutako bost hiltzaldien lehenengoan.
Rubalcabak azaldu duenez, Europako sozialistek hautagai komuna aurkeztuko dute Europako Batzordean datorren urteko hauteskundeen ondoren. Gainera, "alderdi popularraren programa oso ezberdina" aurkeztuko dutela ere iragarri du.
Europari: 'Ez dakit noiz arte aguantatuko dugun'
Europar Batasunari Europako hegoaldeko krisia behingoz kudeatzeko eskatu dio, baina modu ezberdinean, "ez dakigulako egoera luzaroan aguantatzeko gai izango garen".
Azken hitzaldian, Rubalcabak mezua bidali die "iparraldeko sozialistei eta Europari, hegoaldeko sozialisten partetik", Espainiako, Portugaleko eta Greziako krisia beste modu batean kudeatzeko.