Politika -

ETA desarmatzeko

PP bakegintzan mugiarazteko deia egin dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak "inplikazioa" eskatu dio lehendakariari Estatua "mugitzera behartzeko", izan ere, "immobilismoaz harro dago".

Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: Efe
Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkidea.
Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak aitortu du "albiste ona" izango litzatekeela ETA desarmatzea, baina horretarako Eusko Jaurlaritzaren "inplikazioa" eskatu du, Estatua "mugitzera behartzeko".

Agirrezabalak Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ez du informaziorik ETAk desarmatzeko dituen asmoen inguruan, baina erabaki hori "albiste ona" izango litzatekeela azpimarratu du. Horrez gain, "Estatuaren jarrera itxiaren aurrean ere ETAk alde bakarreko pausoak" ematen jarraitzeko borondatea erakutsiko lukeela iritzi dio.

EH Bilduren legebiltzarkidearentzat "larria" da "ETA pausoak emateko prest egotea eta Estatua immobilismoaz harro egotea". Hori horrela, Eusko Jaurlaritzaren "inplikazioa" eskatu du, Estatua "mugitzera behartzeko".

Bakerako Lantaldea

Bestalde, Agirrezabalak gogorarazi du EH Bilduk bakerako lantaldean parte hartuko duela Eusko Legebiltzarrean eta "denbora beharko bada ere, alderdi guztiek parte hartzea" nahiko luke "bakeaz, memoriaz, justiziaz eta egiaz hitz egiteko".

Horren harira, "memoria osoa" berreskuratzeko deia egin du Agirrezabalak, aurreko legegintzaldian proposatu zenaren kontra, "ETAren indarkeria soilik" aipatzen baitzuen eta ez zuen "indarkeria politikoa" aintzat hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea