Politika -

Itxieraren 10. urteurrena

'Egunkaria' auzia ez errepikatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren arabera, 'itxiera horrek eragin zuen kaltea egun behin eta berriro gogoratzea komeni da'.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. EiTB
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin euskal kulturaren munduak oro har eta euskarak bereziki pairatu zituzten ondorioak salatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hamargarren urtemuga baliatu nahi izan du Jaurlaritzak antzeko kasuak ez errepikatzea eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ohar bat kaleratu du gaur, "Euskaldunon Egunkaria"ren itxieraren 10. urteurrena betetzen den honetan. "Egunkaria aldi baterako ixtea eta haren ondasun guztiak bahitzea" erabaki zuten, eta hamar urte hauetan justiziak "hein batean" baliogabetu egin ditu neurri horiek. Hala ere, "Egunkaria"ren itxierak eragin zuen kaltea behin eta berriro gogoratzea komeni dela adierazi du Jaurlaritzak.

"Euskal kulturaren munduak oro har, euskarak bereziki, eta erasoak zuzenean jasan zituzten Egunkariako langileek guztiz bidegabea zen egoera baten ondorioak pairatu zituzten", Jaurlaritzaren arabera. Hamargarren urtemuga "Egunkaria" auzia berriro ez errepikatzea eskatzeko baliatu nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea