Politika -

Elkarrizketa

Egiaztatzaileek 'denei' eskatu dizkiete pausoak, Ugartebururen ustez

Ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi duenez, Nazioarteko Egiaztatzaileek "denei eskatu dizkiete pausoak" bake prozesuan aurrera egiteko: "Eragile politikoei, gobernuei eta ETAri".

Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea. Argazkia: Efe
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea.
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramaileak azaldu duenez, aste honetan Euskal Herrian izan diren Nazioarteko Egiaztatzaileek "denei eskatu dizkiete" pausoak bake prozesuan aurrera egiteko: "Eragile politikoei, gobernuei eta ETAri".

Ugarteburuk erantzun horixe eman du Euskadi Irratian nazioarteko batzordeak irailean bere lana berrikusteko eta aurrera egiten jarraitzea merezi duen edo ez erabakiko duela iragarri ostean.

Ezker abertzaleko buruzagi eta aurrerantzean Sorturen Bizkaiko arduradun izango denak azaldu duenez, egiaztatzaileek argi "esan dute ETAren jarduera betiko amaitu dela eta hala ere ez direla urratsak egin".

Ugarteburuk gaineratu du oraindik "agenda oso bat" dagoela "betetzeko", eta, besteak beste, "ETAren egitura militarra eta kartzela-politikaren salbuespen egoera deuseztatzea" eta desarmea aipatu ditu.

EH Bilduk Fernando Buesa ETAk hildako buruzagi sozialistaren omenaldian parte hartuko duela eta, Ugarteburuk esan du "aurrerapauso bat gehiago" dela bake prozesuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea