Politika -

Atzo atxilotu zituzten

Atxilotutako ETAko ustezko bi kideek komisaldegian jarraitzen dute

Ostiralean zehar galdeketekin jarraitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan Moulinsen (Frantzia) atxilotu zituzten ETAko ustezko bi kideek komisaldegian jarraitzen dute, epailearen aurrera eramateko zain. Egun osoan zehar zehar galdeketekin jarraitu dute bertan.

Barne Ministerioak atzo bertan baieztatu zuenez, Oier Ibarguren Sarasola eta Montxo Arkaiz Varea dira bi atxilotuak.

Gobernuaren arabera, atxilotuak lapurtutako ibilgailu batean zihoazen, eta Moulinseko hotel batean atzeman zituzten. Atxilotuetako batek arma bat zeraman, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak emandako datuen arabera.

Frantziako poliziaren susmoen arabera, ETAko beste kide batzuekin elkartzeko asmoa zuten atxilotuek, eta hori ari dira ikertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea