Politika -
Ostegunean atxilotu zituzten
Atxilotutako ETAko ustezko bi kideak, Parisera jaoteko zain
Gaur Moulinseko Polizia-etxean egoteko duten lau eguneko epea amaitzen da.
Erredakzioa
Ostegun honetan Moulinsen (Frantzia) atxilotu zituzten ETAko ustezko bi kideek komisaldegian jarraitzen dute, Pariseko epailearen aurrera eramateko zain. Azken orduetan galdeketekin jarraitu dute bertan.
Barne Ministerioak ostegunean bertan baieztatu zuenez, Oier Ibarguren Sarasola eta Montxo Arkaiz Varea dira bi atxilotuak.
Gobernuaren arabera, atxilotuak lapurtutako ibilgailu batean zihoazen, eta Moulinseko hotel batean atzeman zituzten. Atxilotuetako batek arma bat zeraman, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak emandako datuen arabera.
Frantziako poliziaren susmoen arabera, ETAko beste kide batzuekin elkartzeko asmoa zuten atxilotuek, eta hori ari dira ikertzen.