Politika -

''Herritarren Marea''

Madrilgo istiluetan atxilotutako 19 pertsona aske geratuko dira

Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek jakitera eman duenez, 40 lagun artatu behar izan zituzten zauri arinengatik, horietako 28 manifestariak eta 12 poliziak.

Madrilen izandako istiluak. Argazkia: Efe
Madrilen izandako istiluak. Argazkia: Efe
Poliziak libre utziko ditu Madrilgo istiluetan atxilotutako 19 pertsona

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 'Herritarren Mareak' atzo Madrilen burututako manifestazioan atxilotutako 19 pertsona askatzea erabaki du, beste hamazazpiak epailearen eskuetan gertuko direlarik, Madrilgo Poliziak Efe-ri azaldu dionez.

Iturri berberen arabera, atxilotutako beste 9 adingabeak GRUMEren (Polizia Nazionalaren Adingabekoen Taldea) esku jarraituko dute momentuz, nahiz eta ez duten datu gehiago helarazi.

Komunikatu baten azaldu duenez, Poliziak igande arratsaldean askatuko ditu atxilotuak.

Istiluak, Madril erdialdean

Poliziak adierazitakoaren arabera, atxiloketak mobilizazioaren ostean egon ziren liskarrengatik egin ziren, eta atxilotutako guztiak polizia-etxeetan daude. Adingabekoak Polizia Nazionalaren Adingabekoen Taldeen menpe daude. Ildo honetan, atxilotutakoak aske uzteko elkarretaratzeak deitu dituzte sare sozialetan.

Delicias kalean, Lavapies zonaldean, edukiontziak erre zituzten, eta Atochako biribilgune inguruan, taberna bateko terrazako aulkiak eta mahaiak bota zituzten.

Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek jakitera eman duenez, 40 lagun artatu behar izan zituzten zauri arinengatik, horietako 28 manifestariak eta 12 poliziak.

Milaka manifestari

Larunbat arratsaldean Herritarren Marea izeneko taldeak "Estatuko finantza kolpea" salatzeko antolatutako lau manifestazioak Madrilgo kaleetan zehar egin zuten bat. Mariano Rajoy eta bere Gobernuaren aurka egindako manifestazioa 18:00ean bukatu zen, "posible da" oihuen artean.

Milaka pertsonen babesean, Puerta del Sol, Colon, Glorieta de Embajadores eta Vallecaseko Zubitik abiatu ziren lau zutabeak eta 20:00ak bitartean Canovas del Castillo enparantzara iritsi ziren, Kongresuaren inguruetan.

Lau zutabe horiek kontrolatzeko asmoz, Poliziak 1.400 agente erabili  zituen Espainiako hiriburuan.

Manifestazioak EAEko hiriburuetan

Bilbon, martxa Jesusen Bihotza plazatik abiatu zen eta PPko, PSE-EEko eta EAJko egoitzen aurretik pasatu zen. Horietan, alderdi horien politiken aurka protesta egin zuten.

Gasteizen, 200 lagun inguru elurpean manifestatu ziren, eta Donostian ere, elurra gogotik botatzen ari zuen arren, ehunka lagun bildu ziren.

300 elkartetik gora

Herritarren Marea osasun langileen marea zuriak, hezkuntzakoen marea berdeak eta meatzarien marea beltzak osatzen dute, beste 300 erakunderekin batera: M-15, Greenpeace, EB, ICV, EQUO eta Chunta Aragonesista (CHA), besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea