Politika -

Moulins

Kartzelan sartu dituzte Frantzian atxilotutako ETAko ustezko bi kideak

Oier Ibargureni eta Montxo Vareari zortzi delitu egotzi dizkie, horien artean, talde terroristako kide izatea.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean Frantziako erdialdean atxilotu zituzten ETAko ustezko bi kideak, Oier Ibarguren eta Montxo Varea, kartzelara bidali ditu bart epaileak. Biei ala biei, zortzi delitu egotzi dizkie, tartean, talde terroristako kide izatea.

Ibargurenek eta Vareak terrorismoaren aurkako epailearen aurrean deklaratu zuten, eta, ondoren, askatasunen eta atxiloketen epailearenera eraman zituzten. Azken horrek agindu du biak kartzelara bidaltzea. Delitu hauek egotzi dizkiete: talde terroristako kide izatea, armak izatea eta garraiatzea, talde antolatuan hartzea, eta dokumentu eta matrikula faltsuak erabiltzea.

Espainiako Gobernuaren arabera, atxilotuek lapurtutako ibilgailu bat erabiltzen zuten, eta Moulinseko hotel batean atzeman zituzten. Frantziako eta Espainiako Polizien arteko elkarlanaren ondorioz gauzatu dira atxiloketak.

Atxilotuek ETAko kide batzuekin elkartzeko asmoa zuten, Frantziako Poliziaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea