Politika -

Diputatuen Kongresua

'Amaiurren bakea ez da posible izango', Rajoyk adierazi duenez

Rajoyk Errekondok bake prozesuaz egindako galdera bati erantzun dio, eta azaldu duenez, "bakea ETAren krimenak ahaztea, ETAri arrazoia ematea edo duten zorra murriztea bada, ez da posible izango".

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Rajoyk Amaiurri: 'Inor ez dago ETArekin zorretan'

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du "inor ez" dagoela "ETArekin zorretan" eta "irtenbide bakarra desegitea" dela.

Rajoyk erantzun horixe eman dio Xabier Mikel Errekondo Amaiurren diputatuak egindako galderari. "Urtebete geldirik egon ostean bake justuaren alde esfortzu bat egiteko prest" ote dagoen galdetu dio Errekondok Espainiako gobernuburuari.

"Bakea ETAren krimenak ahaztea, ETAri arrazoia ematea, duen zorra murriztea edo biktimak ahaztea bada, ez da posible izango", erantzun dio Rajoyk diputatu abertzaleari.

Presidenteak azaldu duenez, ezin da "legeak urratzen dituen planteamendurik onartu, abiapuntuan ezin da ETAk egin duena justifikatu, eta ezin dugu ezer ordaindu ETA desegin dadin. Era berean, ezin da aldarrikatu denok akatsak egin ditugula eta denok eskatu behar dugula barkamena akordio batera iristeko".

Errekondori "egunon, diputatu jauna" esan ostean, Rajoyk honakoa azpimarratu du: "Indarkeriaren ala Justiziaren eta Zuzenbidearen ondoan egon daiteke, eta zuk eta nik, subiranotasun nazionalaren ordezkari garen heinean, Justiziaren eta Zuzenbidearen ondoan egon beharra dugu".

Amaiurren diputatuarentzat "aurreikus zitekeen" Rajoyren erantzun "arduragabea", eta "bakea eraikitzeko oztopo nagusiak bera, Gobernua eta bere politikak" direla adierazi du.

Errekondok azpimarratu du "hitz egitea, hitz egitea eta hitz egitea" dela irtenbidea. Gainera, CISen datuak aipatu ditu, izan ere, horien arabera, euskal herritarren % 80k presoak gerturatzea, gaixo dauden presoak eta zigorra bete dutenak askatzea, 'Parot doktrina' desagertzea eta Gobernuak ETArekin hitz egitea nahi du.

"Atera zaitez lubakitik eta hitz egin eta entzun ezazu; besteari ulertzea da gakoa, ez ezazu aukera berri hau galdu", eskatu dio Amaiurren diputatuak Espainiako presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea