Politika -
Aurkezpena Lizarran
Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundea jaio da
2.500 gaztek hartu dute parte azken hilabeteetan gazte antolakundearen prozesu eratzailean.
Redacción
Aurreko asteburuan Sortu jaio zen eta orain, Ernai sortu da, ezker abertzaleko gazte antolakundea.
Lizarran egin dute kongresu eratzailea eta hilabete luzeko ZukGua prozesuaren ondorioa da.
Prozesua parte hartzailea izan dela nabarmendu dute eta gazte erakundearen ildoak eta helburuak finkatzeko balio izan duela nabarmendu dute.
Ezkerreko gazte independentistek bilgune berri bat sortzeko prozesua iraila amaieran jarri zuten martxan. ZukGua izeneko bilguneak "eraketa prozesu publikoa" izan du eta "Euskal Estatu Sozialista lortzeko era bakarra antolakuntza" dela nabarmendu zuten orduan.
Sustatzaileen iritziz, "pertsona bezala askatzeaz gain, gizartearen eraldaketan eta burujabetzan daukagu jarrita gure begirada".
Ezker abertzaleko gazteek prekarietatea, murrizketa eta zapalkuntzarik ez dutela onartuko adieraziz amaitu dute batzarra.