Politika -

Barcenas auzia

Esteban: 'Barcenasen izena esateko unea heldu zaio Rajoyri'

Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramaileak azpimarratu duenez, informazioa baieztatzen bada, "Rajoy egoera konplikatuan egongo da, eta litekeena da muturreko erabakia hartu behar izatea".

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramailea. Argazkia: EFE
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramailea. Argazkia: EFE
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramaileak adierazi duenez, Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren izena esateko ordua heldu zaio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari. Halaber, informazioak baieztatzen badira, "Rajoy egoera konplikatuan egongo da, eta litekeena da muturreko erabakia hartu behar izatea".

"PPren barnean jasoko dena alderdi horren kideen esku egongo da", esan du Estebanek, "argitu beharreko hainbat auzi daude, zenbait lagun kargudun publikoak direlako". "Hortaz, azalpen horiek ematea beharrezkoa da", ondorioztatu du.

Egoera defendaezinean

"Komunikabideetan agertu diren informazioak ari dira baieztatzen, egunez egun, PP alderdian beltzean ordaindutako kontabilitatea zegoela", adierazi du, "Rajoy egoera defendaezin batean dago, eta logikak bultzatuta, litekeena muturreko erabakia hartzera behartuta ikustea bere burua".

Halaber, kaleratzeagatik Barcenasi ordaindutako kalte-ordainari buruz Maria Dolores de Cospedalek eskainitako azalpenak "ulertezinak" direla esan du jeltzaleak.

Aitor Estebanen iritziz, horrelako kasuen aurrean, lehenik eta behin egin behar dena "lagunak kargutik kentzea" da. "Alderdi guztiek eman beharreko urratsa da, eta inplikatuek ere hala ulertu behar dute", nabarmendu du, "onartezina da hauteskunde berriak deitzea, eta inputatutako lagunak hauteskunde-zerrenda batean egotea".

Erakunde iluna

Bestalde, Estatuko erakundeei dagokienez, Estebanek esan duenez, Errege-Etxea "erakunde ilunena da". "Batzuei eskatzen diegun gardentasunaren aurrean, hainbat politikari isiltzen dira erregeari gardentasun bera eskatzeko orduan", deitoratu du Estebanek. Monarkia "erabat hondatutako erakundea den sentsazioa zabaldu ohi da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea