Politika -

Espetxe politika

Herrira Europako parlamentariekin biltzen hasiko da astelehenean

Herrirako ordezkaritza bat Europako erakundeekin eta parlamentariekin bilduko da "espetxe politikaren helburua mendekua beharrean irtenbidea izan dadin".

Herrirako prentsaurrekoa bat. Argazkia: Herrira
Herrirako prentsaurrekoa bat.
Herrirako prentsaurrekoa bat. Argazkia: Herrira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira presoen eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen mugimenduaren ordezkaritza bat Bruselara joango da astelehen honetan. Beñat Zarrabeitia, Emilie Martin, Irune Agirre abokatua eta Jone Artola 13 herrialdeetako parlamentarirekin bilduko dira, eta denera, 25 bilera baino gehiago egingo dituzte. "Espetxe politikaren helburua mendekua beharrean irtenbidea izatea" bultzatu nahi dute.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak hilaren 20an egingo duen bisitaren aurretik egingo dituzte bilerak. Orduan, Ines del Rio auzia berrikusiko dute, eta Herrirak esan duenez, "epaiak erabateko garrantzia izango du espetxe zigorra bete eta espetxean jarraitzen duten 72 presorentzat".

"Parot doktrina bertan behera uztea giza eskubideak errespetatzea da, euskal preso politikoei zigorrak bidegabe luzatzen dizkielako". Mugimenduaren iritziz, "salbuespenezko neurri horiekin amaitzeak, bakeari bultzada emango lioke".

25 bilera baino gehiago egingo dituzte besteak beste Frantziako, Alemaniako, Finlandiako eta Suediako parlamentariekin. Halaber, euskal parlamentariekin ere bilerak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika albisteak Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Errefuxiatuak albisteak gaur Espetxe politika Giza Eskubideen Europako Auzitegia