Politika -

Espedientea zabaldu eta gero

Kataluniako fiskal nagusiaren dimisioa onartu du Torres-Dulcek

"Azken ekintzen arrazoiak azaldu ditut. Estatuko fiskal nagusiarekin leialtasunez jokatzen saiatu naizela argi utzi nahi dut", adierazi du Rodriguez-Solek.

Martin Rodriguez-Sol Kataluniako fiskal nagusia. EFE
Martin Rodriguez-Sol Kataluniako fiskal nagusia. EFE
Martin Rodriguez-Sol Kataluniako fiskal nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Rodriguez-Sol Kataluniako fiskal nagusiak karguari uko egin dio eta Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak dimisioa onartu du gaur arratsaldean. Rodriguez-Soli espedientea zabaldu zion Torres-Dulcek Kataluniako kontsultaren inguruan iritzia emateagatik.

Kataluniako fiskal nagusiak Estatuko Fiskaltza Orokorrean agerraldia egin du gaur alegazioak azaltzeko. Dimisioa Rodriguez-Solek berak baieztatu du.

Estatuko fiskal nagusiak Kataluniako fiskalaren dimisioa onartu du, Rodriguez-Solen esanetan.

"Azken ekintzen arrazoiak azaldu ditut. Estatuko fiskal nagusiarekin leialtasunez jokatzen saiatu naizela argi utzi nahi dut", adierazi du Rodriguez-Solek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea