Politika -

Euskal Irrati Telebista

Alberto Suriok EiTBko zuzendariaren lekukoa eman dio Maite Iturberi

Suriok zuzendari nagusi berria jaso du bulegoan, eta erakundeak bete berri dituen 30 urteen oroigarria eman dio.

Suriok lekukoa eman dio Iturberi. Argazkia: EiTB
Suriok lekukoa eman dio Iturberi.
Alberto Suriok EiTBren karguaren lekukoa eman dio Maite Iturberi

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Surio EiTBren zuzendari ohiak karguaren lekukoa eman dio Maite Iturbe zuzendari nagusi berriari, Euskal Irrati Telebistaren Bilboko egoitzan egindako ekitaldi xume batean.

Suriok 12:30 aldera jaso du zuzendari nagusi berria, eta erakundeak bete berri dituen 30 urteen oroigarria eman dio. Ondoren, Suriok eta Iturbek hizketaldi labur bat izan dute kazetariek argazkiak ateratzen zizkieten bitartean.

Eusko Legebiltzarrak atzo izendatu zuen Iturbe EiTBren zuzendari nagusi, EAJren eta PSE-EEren babesarekin.

Zuzendari berriak ia 30 urte daramatza erakundean lanean, eta orain arte Ekoizpen alorrean jarduten zuen. Mikel Agirrek karguari uko egin ostean, jeltzaleek eta sozialistek bere izena adostu zuten kargurako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea