Politika -
Kartzela-politika
Arabako Auzitegiko presidentea:'Parot doktrina berrikusi beharra dago'
Mercedes Guerreroren ustez, Auzitegi Gorenak ‘Parot doktrina’ berrikusi beharko luke, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ETAko presoa babesten duen ebazpena berresten bada.
Erredakzioa
Mercedes Guerrero Arabako Auzitegiko presidenteak esan du Auzitegi Gorenak 'Parot doktrina' berrikusi beharko litzakeela, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ETAko presoa babesten duen ebazpena berretsiz gero.
Eferi eskainitako elkarrizketa, Guerrerok adierazi du, edonola ere, Espainiako auzitegi gorenak hartzen dituen erabaki guztiak errespetatzen dituela, eta ontzat hartzen dituen lehena dela gaineratu du.
'Parot doktrina" Auzitegi Gorenak ezarritako irizpide bat da, horren arabera, kartzela-politikaren onurak ez dira 30 urteko kartzela-zigor maximoaren gainean aplikatzen, zigor bakoitzaren gainean baizik, ondorioz, kartzelan pasatzen den denbora luzatu egiten da.
Uztailean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Ines del Rio (3.200 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 23 hilketetan parte hartzeagatik) ETAko kideari babesa eman zion, auzitegiarekin hautsi zuen doktrina horren aplikazio "irregularra" egin zela arrazoituta.
Gobernuak helegitea jarri zion ebazpen horri, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Sala Nagusiaren aurrean, eta martxoaren 20an egingo du errekurtso horren inguruko bista. Auzitegi Gorenak, bitartean, doktrina hori aplikatzen jarraitzen du, Giza Eskubideen auzitegiaren epaia "behin betikoa ez" delako.
Eskoltak kentzea
Bestalde, ETAk indarkeria behin betiko amaitzea iragarri zuenetik Guerrerok Euskadiko epaile eta fiskal gehienei eskolta kentzea duela urtebete erabaki zenetik balorazioa egin du. Egun, Euskadiko epailetzako kargu altuek soilik dituzte eskoltak.
Arabako Auzitegiko presidenteak azaldu duenez, ez da arazorik izan denboraldi honetan, eta epailetzako profesionalak “lasai” daude.