Politika -
Epaiaren zain
Bukatu egin da Antolin eta Aierdi irakasleen aurkako epaiketa
Fiskalak eta akusazioek eutsi egin diete gaitasungabetze eskaerei. Defentsak errugabe jotzea eskatu du.
Enrique Antolin eta Xabier Aierdi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleen aurkako epaiketa bukatu egin da gaur Bilboko Zigor Arloko lehenengo zenbakiko Epaitegian, eta epaia ematea baino ez da falta orain.
Fiskaltzak eta akusazioek (AVT eta Terrorismoaren aurkako Ahotsak elkateak) zortzi eta bederatzi urte arteko gaitasungabetze eskaerak egin dituzte, Belen Gonzalez Peñalva eta Angel Maria Lete ETAko kide deporatutei unibertsitatean ikastea baimentzea egotzita. Defentsak errugabe jotzea eskatu du.
Ministerio Publikoaren eta akusazioen esanetan, epaiketan "frogatu" egin dute irakasleek mantendu egin zituztela ETAko kideak presoentzako ikasketa programetan, preso ez zeuden arren.
Antolinek eta Aierdik epaiketaren lehen egunean azaldu zutenez, eurek tutoretza eman zieten ETAko kide deportatuei, baina ez zuten horien matrikulazioa kudeatu.
"Behartuta geunden eskolak ematera", nabarmendu zuten.