Politika -

Hegoaldeko batzarra

Kartzela-politika aldatzea eskatzeko deia egin die Aralarrek alderdiei

Patxi Zabaletaren iritziz, beharrezkoa da alderdi guztiek eta gizarteak eskaera horrekin bat egitea. Bestalde, elkarrizketaren beharra ere azpimarratu du.

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia (artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia (artxiboko argazkia).
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia (artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak gainerako alderdiei dei egin die, kartzela-politika aldatzea eskatzen duten aldarrikapenekin bat egiteko.

Aralarrek Hegoaldeko batzarra egin du larunbat honetan Donostian, eta ondoren kazetarien aurrean hitz egin du alderdiko koordinatzaile nagusiak. Horren ustez, elkarrizketaren garrantzia azpimarratzea bezain garrantzitsua da kartzela-politika aldatzeko eskatzea.

"Euskal Herriko preso politikoak bidegabea den egoera bat jasaten ari dira, eta aldaketak egitea beharrezkoa da", adierazi du Patxi Zabaletak.

Aste honetan Lokarrik antolatuta egin den Foro Soziala ere izan du hizpide Patxi Zabaletak. Horren ustez, "beste tokietako esperientziak ezagutzeko balio izan du topaketa horrek, eta garbi geratu da pausoak ematea beharrezkoa dela". "Estatu espainiarra egoera blokeatzen ari da, eta horren aurrean pausoak ematearen garrantzia azpimarratu behar da", gaineratu du.

Bestalde, etxegabetzeak, langabezia eta gizarte politikak ere aipatu ditu bere agerraldian. Horren ustez, Madrildik, Gasteiztik eta Iruñetik bultzatutako erreformekin, atzerapausoak nabarmenak dira arlo sozialean eta ekonomikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea