Politika -
Priederi omenaldia
Adiskidetzeak 'egia onartzea' dakarrela esan du PSE-EEk
Elkarbizitzaren oinarriak egia izan behar duela nabarmendu du Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari orokorrak.
Erredakzioa
PSE-EEk ETAk orain 11 urte hildako Juan Priede Orioko zinegotziari omenaldia egin dio eta Iñaki Arriola bozeramaileak esan duenez, "bakerako eta adiskidetzerako bideak, egia onartzea dakar".
Atzo, Froilan Elespe oroitu zuten Lasarte-Orian, 2001. urtean ETAk hil zuen bertako alkateordea. Bi omenaldietan PSE-EEko hainbat buruzagi bildu dira, besteak beste, Jesus Egiguren, Miguel Buen eta Odon Elorza.
Lore eskaintza bat egin dute eta elkarbizitzaren oinarriak egia izan behar duela nabarmendu du Gipuzkoako PSE-EEren idazkari orokorrak, "gizarte osasuntsu eta justua ezartzeko".
Atzo esan zuen bezalaxe, "Euskadin gauzak aldatzen ari diren arren, oraindik bide luzea dago egiteke", ondorioztatu du.