Politika -

Auzitegi Nazionala

44 urteko zigorra Manex Castrori, Uriaren hilketan laguntzeagatik

ETAko kideek hilketan erabili zuten autoa lapurtzera joateko erabili zuten ibilgailua lortzeagatik zigortu dute, baina ez dute frogatu ETAko kidea zenik.

Manex Castro, epaiketan. EiTB.
Manex Castro, epaiketan. EiTB.
Manex Castro, epaiketan. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 44 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Manex Castrori Inaxio Uria enpresari azpeitiarraren hilketan (2008) parte hartzeagatik. Hala ere, ezin izan dute frogatu ETAko kidea dela.

Era berean, Castrok 160.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio enpresariaren alargunari, 40.000 euro lau semeei, 80.000 alaba bati eta 8.000 babestutako lekuko bati.

Auzitegi Nazionalaren arabera, Castrok auto bat utzi zuen ETAko kideen esku, eta ETAko kideak auto horretan joan ziren hilketan erabili zuten ibilgailua lapurtzera, Debara.

Epaitegiak frogatutzat eman du Manex Castrok "laguntza eraginkorra" eman zuela atentatua egiteko, eta bere laguntza "ezinbestekoa" izan zela bigarren autoa, hilketan erabili zutena, lapurtu ahal izateko.

Bestalde, Iraitz Santa Cruz Ugalde absolbitu egin dute. Frogatutzat eman dute ETAko kideei autoa utzi zienean ez zekiela atentatu bat egiteko zela, autoa eskatu ziona bere koadrilakoa baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea