Politika -
Adierazpen polemikoak
Cospedalek biolentzia bultzatzea egotzi dio PSOEri
Popularrak arduragabekeriatzat jo du zenbait politikariren jarrera, eta horiei eskatu die gazteei beren kabuz pentsatzen irakasteko.
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak biolentzia bultzatzea egotzi die PSOEko eta beste alderdi batzuetako ordezkariei, eta jarrera hori albo batera utzi eta gazteei beren kabuz pentsatzen irakasteko eskatu die.
Belaunaldi Berriak PPko gazteen taldeak Toledon egin duen kongresuan izan da Maria Dolores de Cospedal, eta PSOEko eta beste alderdi batzuetako ordezkariak gogor kritikatu ditu gazteei biolentzia erabiltzera bultzatzeagatik.
Horren ustez, arduragabekeriaz jokatu dute zenbait politikarik eta horrelako jarrerek frustrazioa besterik ez dute eragiten.
Ostegunean PAH Hipotekadunen plataformako hainbat kidek eskutitza bidali zioten Esteban Gonzalez Pons popularrari beren egoeraren berri emateko. Buruzagi popularrak salaketa jarri zuen polizia-etxean. Horren harira egin ditu adierazpenak gaur Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak.
"Biolentzia bultzatzeak ez du ezertarako balio", adierazi du Cospedalek. Ulertzen omen du hainbat gaztek duten frustrazioa, lan egin nahi, baina enplegurik ez dutelako, baina egoera edozein dela ere, biolentzia erabiltzea baztertu du.
Bestalde, biolentzia bultzatzen ari direnei eskatu die gazteei beren kabuz pentsatzen irakasteko.