Politika -
2013ko aurrekontuak
Basagoiti: 'Urkulluk PSE eta PPrekin akordio baten buru izan behar du'
“Urkulluk egin beharko lukeena Lopezekin eta nirekin batera mahai batean esertzea da, bera buru izanda, gutxieneko akordio batera heltzeko, PPren eta PSE-EEren abstentzioa lortuz”, azaldu du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen ustez, Iñigo Urkullu lehendakariak aurrekontuen akordio baten buru izan behar du PSErekin eta PPrekin, baina PPko kideekin elkarrizketarik ez baldin badago aurrekontuei zuzenketa osoa aurkeztuko dietela azaldu du.
EFEri eskainitako elkarrizketa batean, Basagoitik lehendakariai EAJk, PSEk eta PPk bakeari eta terrorismoari buruz lortutako "zoru etikoa"ren printzipioa ekonomiara pasatzea proposatu dio.
"Urkulluk egin beharko lukeena Lopezekin eta nirekin batera mahai batean esertzea da, bera buru izanda, gutxieneko akordio batera heltzeko, PPren eta PSE-EEren abstentzioa lortuz" aurrekontuetan, azaldu du. Basagoitiren hitzetan, itun hori beharrezkoa da "Euskadiren interes orokorrerako".
"Urkulluk PP eta PSE abentziora eramateko gai izan beharko luke, mahaian estatuko proiektu bat negoziatuz, arazotik irteteko. Bertan PSEren proposamen fiskalak ikustea lortuko genuke, PPren enpresa txiki eta ertainentzako babes proposamenak eta EAJk herrialdea aurrera ateratzeko dituen politikak", azaldu du.
Aurrekontuetan hobetu daitezkeen partidak PPren ustez honako hauek dira: kulturako gastuetan, Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetan eta erakunde publiko eta erdipublikoetan aurreztea.
Basagoitik kanpoan utzi du Bildu, bere hitzetan, "harri garaian daudelako; ez dute abiadura handiko trena nahi, ezta politika ekonomiko zentzuduna ere, errealitatetik kanpo daude".
Euskadiko PPko buruari ez die mindu EAJ PSEri negoziaziorako egindako azken deiek, bere ustez "normalak dira; euren artean bat egin besterik ez dute egiten, eta normala da, iraganean elkar asko ulertu dutelako, baina PP ezin da kanpoan utzi".