Politika -

ETAren agiria

Ares: 'ETAk badaki presoek legea onartu behar dutela'

Gaienra, PSE-EEren ordezkariaren arabera, legea onartu ez ezik, presoek iraganaren berrikuspen "kritikoa" ere egin behar dute.

Presoek iraganaren berrikuspen "kritikoa" ere egin behar dute, PSEren arabera. Irudia: EiTB
Presoek iraganaren berrikuspen "kritikoa" ere egin behar dute, PSEren arabera. Irudia: EiTB
Presoek iraganaren berrikuspen "kritikoa" ere egin behar dute, PSEren arabera. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares PSE-EEren ordezkariak esan duenez, ETAk badaki presoek, kartzelako egonaldia motzagoa egin nahi izanez gero, "legea onartu" eta iraganaren berrikuste "kritikoa" egin behar dutela.

Hori izan da Aresek ETAk naiz.info atarian aireratuko agiriaren ostean emandako erantzuna. ETAk presoak aske uzteko eta prozesua arintzeko "aurrerpauso ausartak" emateko garaia dela esan du. Gainera, agirian, Angel Figueroa duela gutxi bere etxean gaixo zegoela hil den presoa izan du gogoan.

PSE-EEren ordezkariak berriro err esan du sozialistek ETArengadik espero duten agiri bakarra desegitearena dela, eta nabarmendu du bandak "badakiela kartzelan denbora gutxiago egoteko hartu beharreko bidea", hau da, "legea onartu eta euren iragana modu kritikoan berrikusi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea