Politika -

Ekitaldi instituzionala

Epaileei 'zuhurtzia eta sendotasuna' eskatu dizkie Felipe printzeak

Cristina infantaren inputazioaren ondoren egin duen lehen agerraldi publikoan, ''egungoak bezalako une latzetan'' Justiziak duen garrantzia azpimarratu du Felipe printzeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Egungoak bezalako une latzetan'' Justiziak duen garrantzia azpimarratu du ostegun honetan Felipe printzeak. Ibilbidea hasi berri duten epaileei lana ''zuhurtziaz, sendotasunez independentziaz, inpartzialtasunez eta legearekiko errespetuaz'' egitea eskatu die.

231 epaile berrirekin egin duen ekitaldian, egungo egoeran eta horrelako guztietan ''erronkei aurre egiteko ausardia eta konfiantza, segurtasuna eta eraginkortasuna'' beharrezkoak direla azpimarratu du.

Ildo horretan, epaile berriei ''konfiantzarik handiena'' agertu die, eta ''balore sendoetan oinarritutako konpromiso pertsonala bere gain hartzen dutela gogoratu die. Horren aurrean, ''zuhurtziaz eta sendotasunez'' aritzea eskatu die, kalitatezko Justizia baten alde.

Cristina infantaren inputazioa jakin ondoren jendaurrean egin duen lehen ekitaldia izan da gaurkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea