Politika -

Barcinaren zentsura mozioa

Batasunaren 'jendaurreko aurkezpena' da mozioa, UPNren hitzetan

Carlos Garcia Adanero UPNk Parlamentuan duen bozeramailearen ustez, Barcinaren kontra aurkeztutako zentsura mozioak ''porrot'' egingo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen kontra Bilduk eta Aralar-NaBaik ostiral honetan aurkeztutako zentsura mozioa ''marketing plan bat'' eta ''Herri Batasunaren birsorreraren jendaurreko aurkezpena'' da, Carlos Garcia Adanero UPNk Parlamentuan duen bozeramailearen hitzetan.

Garcia Adanerok aurreratu duenez, litekeena da Nafarroako parlamentuak zentsura mozioa ez onartzea. ''Porrota izango da, ez delako zentsura mozio konstruktiboa; kontrakoa baino'', gaineratu du.

UPNko ordezkariaren hitzetan, presindentetzarako sarbidea izan eta hauteskundeak aurreratzea dute helburu mozioa aurkeztu duten alderdiek. ''Ondoren, baina, ondoren, gauzak positiboan egin behar dira'', gaineratu du, eta, haren hitzetan agerian geratu da bi alderdi hauek ez dira Gobernu alternatiba bat.

Hala, Adaneroren hitzetan, Bilduren eta Aralarren benetako helburua ez da hauteskundeak aurreratzea. ''Jendaurrean aurkeztu eta erakundeak beren mesedetan erabiltzea dute helburu'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea