Politika -

Urtarrilean

Talde anarkista batek bonba-gutun bat bidali dio Iruñeko gotzainari

Erasoa bere gain hartu du taldeak, eta hori azalduz ohar bat bidali zuen martxoan hainbat webgune alternatiboetara.

Francisco Perez, Iruñeko gotzaina. Argazkia: EITB
Francisco Perez, Iruñeko gotzaina. Argazkia: EITB
Talde anarkista batek bonba-gutun bat bidali dio Iruñeko gotzainari

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde anarkista batek bonba-gutuna bidali zion urtarrilean Iruñeko gotzainari, Vasco Press agentziak jakinarazi duenez. Hala ere, lehergaia indargabetzea lortu zuten artezilariek. Club de Artesanos del Café para sus nuevos usos (ocasionalmente espectacular) FAI/FRI y Grupo Anticlerical para el fomento del uso del Juguete Sexual taldeak bere gain hartu zuen atentatu saiakera, martxoan hainbat webgune alternatiboetara bidalitako ohar batean.

Aldi berean, antzerako lehergailu bat bidali zioten Kristoren legionarioen kongregazioko partaide den Highlands ikastetxeko zuzendariari. Urtarrilaren 3an egin zuen eztanda Madrilgo Vallecas auzoko Correosen bulego batean, eta langile bat arin zauritu zen.

Bi eraso horietan antzerako lehergaiak erabili zituzten. "Hurrengo saiakeran ez dugu hutsik egingo", adierazi du talde anarkistak bere oharrean.

Halaber, hirugarren bonba bat jarri zuen talde anarkistak abenduaren 20an Bartzelonako finantza erakunde bateko bulegoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea