Politika -

Krisi politikoa Nafarroan

Beste politika eredu baten aldeko apustua egin du Iruñeko Sortuk

Iruñeko Kontseilua eta Nafarroako hiribururako estrategia berria aurkeztu ditu. Bestalde, Geroa Bai alderdia programaren oinarria amaitzen ari da hauteskundeen beharraz ohartarazita.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk Iruñeko Kontseilua eta Iruñerako estrategia berria aurkeztu ditu larunbat honetan. Enrique Maya Iruñeko alkatearen eta UPNren politika egiteko eredua agortuta dagoela iritzi dio Sortuk, eta beste eredu baten aldeko apustua egin du.

Iban Maya Iruñeko Sortuko bozeramaileak azpimarratu duenez, alternatiba eraikitzeko lanean jarriko dira. Herritik bertatik sortzen den eredua, herritarrek egindakoa bultzatuko du Iruñeko Sortuk. "Horixe baita alternatiba eraikitzeko bidea", gaineratu du.

Helburuak betetzeko "ezinbestekoa" izango da arduraz jokatzea eta interes partidistak albo batera uztea herritarren mesedetan lan egiteko, Mayaren esanetan. Horretarako, itunak eta akordioak ixteko lan egin beharko dute alderdiek, hala nola, elkarlanean aritzeko guneak sortuta.

Gaurko agerraldian ere parte hartu dute Carlos Otxoa eta Aitziber Kampion Sorturen Iruñeko Kontseiluko kideek. Iruñerako alternatiba berria eraikitzeak duen garrantzia nabarmendu dute, biek ala biek. Jasangarritasuna eta berreraikuntza izan behar omen ditu alternatiba horrek oinarri.

Kolektibitatea, elkartasuna, aktibazioa, alor publikoa, askatasun demokratikoa, eskubideen eta parte-hartzearen defentsa dira, besteak beste, babesten dituzten balioak.

Geroa Bai programaren oinarria amaitzen ari da

Bestalde, Geroa Bai "Alternatibarako Jardunaldiak" ospatzen ari da eta bertan, Osasun, Hezkuntza, Autogobernu, Enplegu eta Kultura arloetan analisia egiten ari da hauteskundeetarako datorren programa egiteko.

Ildo horretan, Nafarroan hauteskundeak aurreratzea "beharrezkoa eta premiazkoa" dela nabarmendu dute.

Horrela adierazi du Uxue Barkosek, eta Nafarroan "herritarren beharrei erantzuna emateko gai ez den Gobernu ahula" dagoela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea