Politika -
II. Errepublikaren urteurrena
Arenas: 'Gertaera zehatzek ezin dute erregearen zerbitzu fina ezabatu'
"Monarkiak izandako papera ez ikusteko oso miserablea" izan behar dela esan du Arenasek.
Erredakzioa
Javier Arenas PPren Lurralde Politikarako idazkariordeak monarkia goraipatu du eta "gertaera zehatz batzuek" ezin dutela erregearen "zerbitzu fina ezabatu" adierazi du.
Sevillako PPren Zuzendaritza Batzordean hitz egin du Arenasek eta PSOEk "monarkiaren zerbitzua zalantzan jarriz" mesede eskasa egiten duela esan du.
"PSOEk gurekin Espainiaren batasuna defendatzea gustatuko litzaiguke, baina batzuetan, banandu nahi dutenak babesten ditu; gu eredu konstituzionalaren alde gaude, horrek dituen ondorio guztiekin, eta PSOEk mesede eskasa egiten du monarkiaren eginkizuna zalantzan jarriz", esan du.
Monarkia goraipatzearekin batera, "batasuna eta aurrerapena" ordezkatzen duela esan du eta "oso miserablea izan behar da monarkiaren papera ez ikusteko", adiearazi du.
"Azken 30 urteetako Espainia onena ordezkatu du monarkiak, eta hor egongo gara, ondorio guztiekin", azpimarratu du.