Politika -
Bilboko auzitegian
Santi Brouard berak hil zuela onartu du Morcillok epailearen aurrean
"Santiago Brouard kontsultatik atera zenean, bi aldiz tiro egin nion, eta lurrean zegoenean azkena eman nion", azaldu zuen Morcillok El Mundo egunkarian iragan igandean.
Erredakzioa
Jose Luis Morcillo Pinillosek Santiago Brouard Herri Batasuneko legebiltzarkidea berak hil egin zuela aitortu du gaur Ana Isabel Gasca Bilboko epailearen aurrean, Txema Montero abokatuak adierazi duenez. 1984. urteko azaroaren 20an hil zuen, Brouarden kontsultan.
"Santiago Brouard kontsultatik atera zenean, bi aldiz tiro egin nion, eta lurrean zegoenean azkena eman nion", azaldu zuen Morcillok El Mundo egunkarian iragan igandean.
Morcilloren aitorpena entzun ondoren, Edurne Brouard biktimaren alabak esan du GALeko mertzenario ohiaren hitzek familiak mantendu duen teoria “goitik behera” berresten dutela. Horrez gain, hiltzaileak eta Jose Amedo polizia ohiak mantendu duten “jarrera endredatzailea” salatu du.
Orain 10 urte, Bizkaiko Auzitegiak Morcillo absolbitu zuen. Gaur, bidekonferentziaz egindako aitorpenean, Brouard tiroz hil egin zuela onartu du.
Bestalde, Txema Montero abokatuak Luis Morcilloren “kontraesanak” azpimarratu ditu.