Politika -

Faisan auzia

ETAri laguntzea leporatu die Fiskaltzak salakeriaren bi poliziei

Fiskalak bi urteko espetxe-zigorra eskatu du Pamiesentzako sekretuak zabaltzeagatik, eta beste bost banda armatuari laguntzeagatik. Ballesterosentzako sei urte eta erdiko zigorra eskatu du.

Enrique Pamies Euskadiko Polizia Nazionalaren buruzagi ohia. EFE
Enrique Pamies Euskadiko Polizia Nazionalaren buruzagi ohia. EFE
Enrique Pamies Euskadiko Polizia Nazionalaren buruzagi ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Faisan auzian auzipetutako Poliziako bi buruzagiei ETAri laguntzea leporatu die (Enrique Pamies Euskadiko Polizia Nazionalaren buruzagi ohia eta Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadaren inspektore ohia). Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak agindu zuzena eman du.

Carlos Bautista fiskalak bi urteko espetxe-zigorra eskatu du Pamiesentzako sekretuak zabaltzeafatik, eta beste bost banda armatuari laguntzeagatik. Era berean, Ballesterosentzako urte eta erdiko zigorra eskatu du sekretuak zabaltzeagatik, eta beste bost urte kolaborazioagatik.

Torres-Dulcek akusazioa egiteko agindua eman duela azpimarratu du Bautistak, Estatutu Fiskalaren 25 artikuluaren arabera; izan ere, berak salakeria bakarrik sekretuak zabaltze delitu bat dela defendatu du beti.

Espetxe zigorraz gain, fiskalak 11 urteko gaitasungabetzea eta 27.000 euroko isuna eskatu du Pamiesentzat, eta 21.600 euro Ballesterosentzat. 2006ko maiatzean ETAren estortsio aparatuaren aurkako operazio bat zapuztu zuten salakeriaren egileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea