Politika -

A-25

Kongresuaren webgunea bertan behera, eraso informatiko baten ondorioz

Milaka ordenagailu jarri dituzte Kongresuaren webgunean sartzeko ahaleginean, eta horrek zerbitzaria blokeatu du. Berriz ere martxan da webgunea.

Segurtasuna Kongresuan. Argazkia: EiTB
Segurtasuna Kongresuan.
Segurtasuna Kongresuan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Diputatuen Kongresuaren webgunea martxan da berriz, eraso informatiko baten ondorioz hainbat orduz bertan behera geratu ondoren. Kongresua setiatzeko deialdia hasi baino ordu batzuk lehenago egin dute Kongresuaren webgunearen kontrako erasoa. 14:00etan jarri dute berriz ere martxan, baina oraindik eraso puntualak jasaten ari direla aitortu dute arduradunek.

Kongresuko iturriek jakinarazi dutenez, milaka ordenagailu jarri dituzte Kongresuaren webgunean sartzeko ahaleginean, eta horrek zerbitzaria blokeatu du.

Informatikariak lanean ibili dira arazoa konpontzeko, baina 'hakcing' sistema sinplea bada ere, konponketa zaila izan omen da. Hala ere, argi adierazi dute ez diola webgunearen segurtasunari eragin.

Hortaz aparte, Kongresuaren inguruan lasaitasuna da nagusi, "En pie" plataformak deituta herritarrek Kongresua inguratu baino ordu batzuk lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea