Politika -

2012ko datuak, EAEn

29 polizia eraso jaso zituen Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak

Erakundeak bildutako datuen arabera, eraso horien ondorioz 68 lagun izan ziren kaltetuta EAEn joan den urtean. Estatu mailan 288 eraso eta 851 kaltetu bildu zituzten.

Torturaren kontrako manifestazioa. Argazkia: EFE (Artxiboko irudia).
Torturaren kontrako manifestazioa
Torturaren kontrako manifestazioa. Argazkia: EFE (Artxiboko irudia).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia ezberdinek eta espetxe funtzionarioek eraginda, 29 eraso edo tratu txar kasu bildu zituen iaz Euskadin CPDT Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak, erakundeak berak emandako datuen arabera.

EAEn, guztira, Ertzaintzak ustez egindako erosoak direla-eta 35 salaketa aurkeztu zituzten, eta, Estatu mailan, 37 lagunek izan zituzten lesio larriak Poliziak jaurtikitako gomazko piloten ondorioz, koordinakundearen datuen arabera. Horien artean Iñigo Cabacasen eta Bartzelonan begi bat galdu zuen Esther Quintanaren kasuak jaso ditu koordinakundeak.

Estatu mailan, 288 eraso bildu zituzten, eta, horien ondorioz, 851 pertsona izan ziren kaltetuta, urteko datuak bilduz ostiral honetan kaleratu duten txostenaren arabera.

Torturaren aurkako eta giza eskubideen aldeko borrokan diharduten 50 bat erakundek osatzen dute Torturaren Prebentziorako Koordinakundea. Plataformaren helburu nagusiak Estatuan torturaren prebentziorako sortutako mekanismoen erabilera zuzena bideratu eta hauen jarraipen bat egitea da, koordinakundeak berak jasotzen duenez.

Datuak, lurraldeka

2012ko txostenaren arabera, Katalunian Segurtasun indarrek eragindako 53 eraso izan ziren, eta 141 pertsona kaltetu ziren. Kopuruari dagokionez, Madril dago atzetik (49 kasu eta 278 lagun kaltetuta); ondoren Andaluzia (42 eta 97), Valentzia (29 eta 95) eta jarraian Euskadi (29 eta 68).

Datuak, Segurtasun indarraren arabera

Txostenean bildu dutenez, 514 lagunek salatu zuten Polizia Nazionalaren erasoren bat iaz.

155 pertsonek, berriz, erkidego ezberdinetako polizien erasoa jasan izana salatu zuten (Esquadra Mossoen kontrakoak dira 117 salaketa; Ertzaintzaren kontrakoak 35 eta Nafarroako Foru Poliziaren kontrakoak, berriz, 3).

Udaltzaingoko agenteen erasoa jasan izana, berriz, 39 lagunek salatu zuten, eta beste 81ek, berriz, espetxe funtzioei egotzi zieten erasoa.

Azkenik, bi eraso salatu zituzten adingabeen egoitzetan, eta bi kasuetan heriotza izan zen emaitza.

Atxilotutako lagunen heriotzak

Estatuko funtzionarioen zaintzapean egonda, 64 heriotza salatu ditu Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak, eta horietatik 42 espetxeetan edo presoak ospitalera igorri eta berehala gertatu ziren, erakundearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea