Politika -
Operazioa Frantzian
Erkoreka: 'ETA desegin arte Poliziak bere lanarekin jarraitu behar du'
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak esan du ETAk bere desegitea lehenbailehen iragarri beharko lukeela. “Ez du zentzurik ETAk bere horretan jarraitzea”, adierazi du.
Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozemaileak adierazi duenez, ETA “existitzen den bitartean eta armatuta jarraitzen duen bitartean”, Poliziak “bere jarduerarekin jarraitu beharko du”. Horren harian, ETAri lehenbailehen “desegiteko” eskatu dio Erkorekak.
Gaur, Frantziako Poliziak sei pertsona atxilotu ditu, ETAren aurkako operazio batean.
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak esan du ETAk bere desegitea lehenbailehen iragarri beharko lukeela. “Ez du zentzurik ETAk bere horretan jarraitzea”, adierazi du.
Erkorekaren iritziz, ETAk “bere horretan jarraitzen badu”, Poliziak “bere jarduerarekin jarraitu beharko luke”. “Ezin dio bere erantzukizunari uko egin”, gaineratu du.