Politika -

Burujabetza

Kataluniako adierazpena bertan behera utzi du Konstituzionalak

Kataluniako Parlamentuak urtarrilaren 23an onartu zuen subiranotasunaren aldeko adierazpena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuaren burujabetza adierazpena behin-behinekoz bertan behera uztea erabaki du, Espainiako Gobernuaren errekurtsoa izapidetzea onartuz. Kataluniako Parlamentuak urtarrilaren 23an onartu zuen Kataluniako subiranotasunaren aldeko adierazpena.

Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoaren ondorioz, Kataluniako Parlamentuaren adierazpena bost hilabetez geldituko da bertan behera, Konstituzionalak lehenago erabakirik hartzen ez badu betiere.

Espainiako Konstituzioak jasotzen duen moduan, errekurtsoa onartzeak erabakia bertan behera uzteko agindua dakar. Demokrazian aurrenekoz, Auzitegi Konstituzionalak erkidego bateko parlamentuak onartutako erabaki bat bertan behera utziko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea