Politika -

Lapsus politikoa

Rajoyk “Gobernuko presidente jauna” agurtu du

Gobernuko presidenteak diputatuen barrea eragin du, Jesus Posada Kongresuko presidenteari modu horretan zuzendu zaionean.

Mariano Rajoy Kongresuan. EFE.
Mariano Rajoy Kongresuan. EFE.
Mariano Rajoy Kongresuan. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Badirudi Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ahaztu duela 2011ko abenduaz geroztik zein kargu politiko duen.

Rajoyk diputatuen barreak eragin ditu Kongresuko osoko bilkuran hizlarien tribunara igo eta hitzaldian Jesus Posada Ganberako presidenteari "Gobernuko presidente jauna" moduan zuzendu zaionean.

Algara handien eta oposiziokoen txaloen ostean, Rajoy modu ironiko batean zuzendu zitzaien diputatuei: "Ez naitzaio zuotako inori zuzendu, ez dakit zergatik txalo egiten duzuen".

Lapsus horrek Mariano Rajoy oposizioan zegoeneko garaiak ekarri ditu gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea