Politika -
Basagoitiren ondorengoa
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidente berria izango da
Euskadiko PPren zuzendaritzak bilera egin du ostiral honetan. Bileran aho batez Quirogaren hautagaitzari babesa eman diote alderdikideek.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Alderdi Popularraren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Euskadiko PPren presidente berria izango da, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez. Alderdiko buruzagiek aho batez babesa eman diote hautagaitzari.
Antonio Basagoitik alderdiko presidentetza utzi behar zuela iragarri ostean, Euskadiko PPren zuzendaritza ostiral honetan bildu da. Basagoiti bileran izan da, eta baita hiru lurraldeetako presidente eta idazkari nagusiak ere.
Quirogak Basagoitiren ondorengoa izateko babesa jaso du bileran, aho batez. PPko zuzendaritza batzordeak maiatzaren 14an bilera egin eta erabakia ofizial egingo du.
Bestalde, Alfonso Alonso Kongresuko bozeramailea Madrilen lanean jarraitzea erabaki dute PPko buruzagiek.
Arantza Quiroga eta Iñaki Oyarzabal "Euskadiko PPren proiektua finkatzeko babes eta berme handiena duen bikotea da", Alderdi Popularraren arabera.
Era berean, Euskadiko PPk "Alfonso Alonsorekin Madrilen irabazitako lekua" galtzerik ez duela adostu dute alderdikideek, ondorioz, Gasteizko alkate ohiak Espainiako hiriburuan lanean jarraituko du.