Politika -
Lehendakaritzan
Urkulluk Euskadiren kanpo ekintza defendatu du Margalloren aurrean
Bileran Espainiako Gobernua lantzen ari den Kanpo Ekintzaren inguruko lege aurreproiektua izan da. Eusko Jaurlaritzak legeari egin beharreko aldaketak agertu ditu.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu Lehendakariak Jose Manual Garcia-Margallo Espainiako Atzerri gaietako ministroa hartu du gaur arratsaldean Lehendakaritzan. Lehendakariak Espainiako Gobernuko ministro bati egin dion lehen harrera ekitaldia izan da.
Bilera giro atseginean egin da, eta jarraian lan-bilera izaera hartu bi gobernuen arteko topaketak. Bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazio sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak.
Aztertutako gai nagusia Espainiako Gobernua lantzen ari den Kanpo Ekintzaren inguruko lege aurreproiektua izan da.
Eusko Jaurlaritzak legeari egin beharreko aldaketak agertu ditu, legeak Jaurlaritzaren eta atzerriko ordezkaritzen kanpo ekintzaren autonomia errespeta dezan, eta esparru honetan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen urraketarik izan ez dadin.