Politika -
EAJ
Ortuzar: 'Bilduk parte hartu ala ez, bilera-sortak jarraituko du'
"Lotsa politiko falta" egotzi dio EAJren EBBko presidenteak Bilduri, Urkullurekin akordioa hitzartu ostean, "24 orduren buruan, akordio hori ukatzeagatik".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak deitutako bilera-sortaren barnean, Aldundiekin izandako bilera batean, Bilduko ordezkariekin akordioa hitzartu ostean, "24 orduren buruan", akordio hori ukatzeagatik "lotsa politiko falta" leporatu dio Bilduri Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak. Halaber, "Bilduk parte hartu ala ez" bilera-sortak "aurrera" jarraituko duela ohartarazi du.
Europa Pressi eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek PSE-EEko buruzagiari esan dionez, "jasanezina da Eusko Jaurlaritza eta Euskadi geldirik uztea, PSOEren etorkizun politikoa erabakitzen duten bitartean". Gainera, EAJk ez duela hauteskundeak aurreratuko azpimarratu du, "Eusko Jaurlaritzak ez du etsiko", iragarri du.
Horren harira, "beti egia esateko eta emandako hitzak 24 ordu baino gehiago mantentzeko" eskatu dio Bilduri. "Eusko Jaurlaritzari arnas txikia eman aurretik, koalizioak duen jarrera geratu da agerian", deitoratu du.
Halaber, Urkulluk deitutako Bilduk bilera-sortan parte hartuko duela uste du. "Obedientzia politikoa alde batera utzita, espero dut Bilduk gutxienezko erantzukizuna izatea, eta lurralde baten ordezkari dela gogoratzea, ondorioz, ez dutela gipuzkoarrak zigortu behar", adierazi du.
Ortuzarren esanetan, Bilduk "guztia gelditzeko asmoa badu, ez du lortuko, bilera-sortak aurrera jarraituko du, Bilduk parte hartu ala ez".