Politika -

PSOEren eztabaida

Erkidegoen sistema berrikustea proposatu du Jaureguik

Finantziazioan eta eskumenetan aldaketak ematearen alde azaldu da, baina irtenbidea ez dela "separatismoa" ohartarazi du.

Ramon Jauregui eta Rodolfo Ares. EITB
Ramon Jauregui eta Rodolfo Ares.
Ramon Jauregui eta Rodolfo Ares. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui PSOEren Batzorde Politikoaren koordinatzailea erkidegoen sistema berrikustearen alde azaldu da. Horren iritziz, "Espainiaren historia bateratuaren 500 urteetan ez da inoiz espainiar estatuaren haustura hain gordinik eta antolaturik egon", egun Katalunian gertatzen ari denari aipamen eginez.

Horregatik, eskumenetan eta finantziazioan aldaketak egitearen alde egin du, baita Senatu berri baten alde ere, "erkidegoen ordezkarien ganbera bilakatzeko". Ildo horretan, kideak erkidegoek izendatzea proposatu du.

Lurraldeen tentsioen irtenbidea "ez da zentralizazioa", adierazi du "horrek herrialde hausten duelako, baina ezta ere kataluniar edo euskal nazionalismoaren separatismoa ere, horrek erkidegoak hausteaz gain, herrialdea ere" hausten duelako, esan du.

Bilbon, PSOEren Batzorde Politikoa prestatzeko egiten ari diren eztabaiden baitan egindako hitzaldian, Jauregik azaldu du "PSOEk alternatiba" bat eratu duela, "doitze neurriekin itota jarraitu ezin dugula" argudiatuta. "Gizarte politikan, enpleguan, industrian eta energia alorrean gehiago zehaztuko dugu, eta aste honetan Gobernuari helaraziko diogu", adierazi du. "Alderdiaren asmoa Espainiako Gobernuari itun proposamen serio bat aurkeztea da; Espainiak akordio handiak behar dituelako", gaineratu du.

Bestalde, Espainiako ekonomiak "berehala 30.000 milioi euroko likidezia" behar duela esan du buruzagi sozialistak. Azkenik, aste honetan, Gobernuari "akordio handi bat lortzeko alternatiba ekonomikoa" helaraziko diotela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea